Está en

Noticias

ERREZESIORIK EZ DUGU NABARITU, EKO-KONTSUMITZAILEA FIDELA DA ETA

Vote:  

Resultados: 

0 puntos

 0  Votos

Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak era natural eta jasangarrian erabiltzea da nekazaritza edo elikagaien ekoizpen «ekologikoa". Gaiari buruzko zalantzak argitu dizkigute ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kideek

Fuente:
http://www.gaur8.info/edukiak/20120303/325874/Errezesiorik-ez-dugu-nabaritu-eko-kontsumitzailea-fide 
Tema:
otros 
Fecha Noticia:
06/03/2012

ENEEK ELKARTEA

2012ko Martxoaren 02a

Nekazaritza edota elikagaien ekoizpen «ekologikoa», «biologikoa» edo «organikoa» zertan datzan ulertzea oso erraza da; funtsean Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak era natural eta jasangarrian erabiltzea da, bi helburu argirekin: lurraren emankortasunari eustea edota gehitzea eta nekazaritza ekosistema orekatua lortzea. Naturatik elikagaiak erauzi edo atera beharrean, gauza bera Naturarekin bat eginez lortzea, azken batean. Aurreko belaunaldietako baserritarrek nahitaez jarraitzen zuten lan ereduari eusten diogu, baina gaur egungo ezagutza eta teknikak erabilita. Honela gaur egungo nekazaritza eredu industrialak beharrezkoak dituen baliabide askori muzin egitea lortzen dugu; lurra artifizialki ongarriztatzeko mineral industrialei, gaixotasun eta izurriteekin «borrokatzeko» artifizio kimikoei, hazi «komertzialak» ekoizteko modu transgenikoei eta abereak gizentzeko zein barazkiak ekoizteko lurrik gabeko eredu intentsiboei, besteak beste.

Nor dago proiektu honen atzean?

Erakundearen agintea lau urterik behin hautatutako kideen esku dago. Ekoizle, elikagai landuen egile, merkatari eta kontsumitzaileen ordezkariek osatzen dute agintea. Interes orokorreko zerbitzu bat eskaintzen denez, Eusko Jaurlaritzaren zein Foru Aldundietako ordezkarien jarraipena eta babesa ere badu. Helburu nagusia nekazaritza eta elikadura eredu ekologikoaren normalizazioa eta sustapena dira. Esparru honetan lanean ari diren pertsona, enpresa eta elkarte guztien zerbitzura dagoen lan tresna ere izan behar du.

Zein modutan bultzatzen duzue nekazaritza eta elikadura ekologikoa?

Alde batetik, aipamen honek behar duen seriotasuna bermatzen dugu. Elikagai bati «ekologiko», «biologiko», «organiko» abizenak edota eko ta bio aurrizkiak jartzea, ez da doako kontua. Elikagaien kasuan baldintzak betetzen dituzten jakiei baino ez zaie aipamen hau ematen; Europar Batasunean eta mundu osoan ekoizpen eredua ondo zehaztuta dago eta kontrol eta egiaztapen sistema bat ezarrita dago.

Bestalde, produktu ekologikoen sustapenerako ekintzak antolatzen ditugu: erakusketak, azoka bereziak, produktu dastaketak, «Ekolurra» aldizkariaren argitalpena, www.eneek.org web orrialdea...

Nola banatzen dira produktu ekologikoak?

Erosleok oraindik bilaketa lan bat egin behar izaten dugu produktu hauez hornitzeko, baina zorionez gero eta errazagoa da. Produktua soilik belar denden inguruan aurkitzen zen sasoia gaindituta dago eta elikagai denda txiki eta espezializatuetan erraz aurki daitezke. Zenbait salmenta toki handitan ere hasi dira eskaintzen. Bestelako era antolatuagoak erabiltzeko aukera ere hortxe dago: kontsumitzaile talde antolatuen eta elkarlanean ari diren ekoizle eta kontsumitzaile taldeak gero eta gehiago dira.

Kontseiluan lan garrantzitsua egiten ari gara merkaturatzeko bide hauek ekoizle eta kontsumitzaileentzat erraztu eta garatzeko. Epe laburrean emaitzak lortzea espero dugu.

Zer bilatzen du erosleak produktu ekologiko bat aukeratzerakoan?

Nork eta nola ekoiztuta dagoen jakiteak ematen digu elikagai baten kalitatearen neurria. Gaur egun informazio hori elikagai ekologikoek ematen dute. Produktuaren segurtasuna eta balio nutrizionala ekoizteko erak ematen du, eta ez bestelako artifizio edo zientziak.

Krisi garaietan ere, erosten al dira produktu hauek? Nabaritu al duzue errezesiorik eremu honetan?

Gure eko-kontsumitzailea fidela da; hau da, «bizi kalitatea» daukaten produktuak ezagutzen dituenean, bere egunerokotasunean erosten ditu. Krisi garaietan ere, osasunean inbertitzen du, produktu ekologikoak eskuratuta. Errezesioa ez dugu nabaritu; alderantziz, hau da, esan genezake oraindik ez dugula nahikoa ekoizten barne eskaera potentzialari erantzuteko. Hori da gure erronka.



Pintor Vera Fajardo, nº 20, bajo. 01008 - Vitoria

Tfno:
945 200 898
E-mail:
coitavasco@coitavasco.org

Horario al Público

De lunes a jueves:
9:00 - 14:00